EUS     ES

Izenak izana biluzten du. Tolosan 1990an ateak zabaldu zituen pubaren testigua hartu genuelako 2008an. Urtea hastearekin batera zabaldu genuen, urtarrilaren 19an, eta aurretik zuen izanari eutsi nahi izan genion: produktu espezializatuak, ontziteriaren zaintza… 1990 pub izena jarri genion. Baina kamaleoien antzera eraldatuz joan da, eta aldaketarik nabarmenena urte honetan eman du, 2017an. Eraberritu egin dugu lokala, argitsuagoa, zabalagoa eta erosoagoa izateko; dena den, gure esentziari irmo eusten diogu, mimoz zaintzen baitugu eskaintzen dugun guztia.

 “Momentu magikoak badirelako
eta zuen konpainian bizi nahi ditugulako”