EUS     ES

Harremanaren sorburura itzuli ginen 2015ean, ezagutu ginen lekura, Ordiziara. Deja vu bat bizitzea bezalakoa izan zen, aurretik bizitakoa berriz bizitzea. Baina, oraingo honetan, esperientziaz betea genuen motxila; batetik, lanean izerdi asko botatakoak ginelako; eta, bestetik, nazioartean punta-puntakoak ziren ostalaritza guneak bisitatu genituelako. Bizitakoak bizita, esperientzia berri bat bizitzeari ekin genion 2015eko abenduaren 17an.

 “Sare sozialik onena mahai buelta da,
maite duzun jendearekin otordu baterako biltzea”