LEGE OHARRA

WEBGUNE HONEN JABEAREN NORTASUNA

34/2002 Legea, uztailaren 11koa, informazio eta merkataritza elektronikoaren gizarteko zerbitzuei buruzkoa, betez, www.1990gastroteka.eus webgunearen jabea honako hau dela jakinarazten dizugu:

Izen soziala: Pub 1990 Tolosa S.L
IFK zenb.: B-20955647
Helbidea: Plaza Euskal Herria 5 – Bajo, 20400 Tolosa (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943119017
Helbide elektronikoa: info@1990gastroteka.es

 

JABETZA INTELEKTUALAREN ETA INDUSTRIALAREN ESKUBIDEAK

1990 GASTROTEKA www.1990gastroteka.eus osatzen duten elementu guztien jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen jabea da, marka, merkataritza-izena edo zeinu bereizgarria barne. Bereziki, eta mugatzaile izan gabe, web-orriko diseinu grafiko, iturburu-kode, logo, testu, grafiko, ilustrazio, argazki, soinu eta gainerako eduki-elementuak egilearen eskubideez babestuta daude.

www.1990gastroteka.eus webgunera sartu edo bertan nabigatzeak ez du inola ere esan nahi 1990 GASTROTEKA, bere jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei uko egiten dienik, Erabiltzaileari erabilera pertsonalerako ematen dizkionik edo edukien lizentzia osoa edo partziala ematen dionik.

Hori dela eta, Erabiltzaileak onartzen du www.1990gastroteka.eus webguneko eduki guztiak edo batzuk, edozein bide erabilita, 1990 GASTROTEKA berariazko idatzizko baimenik gabe erreproduzitu, kopiatu, banatu, merkaturatu, eraldatu, berrerabili, publikoki komunikatu eta, oro har, beste edozein ekoizpen-mota erabiltzen baditu, jabetza intelektual edota industrialaren eskubideak urratzen ari dela.

www.1990gastroteka.eus webguneari Internet bidez borondatez emandako datu pertsonaltzat jotzen ez den informazio oro (edozein ohar, iradokizun, ideia, grafiko, etab. barne) soilik 1990 GASTROTEKA jabetza izatera pasako da eta horren erabileraren eskubide mugagabeak izango ditu, egileari, zein beste edozein pertsonari, inolako saririk eman beharrik gabe.

 

EDUKIAK ETA ESTEKAK

Erabiltzaileak webguneko elementu guztiak bistaratu, inprimatu, kopiatu eta ordenagailuko disko gogorrean edo beste edonolako euskarri fisikotan gorde ditzake, betiere bere erabilera pertsonal eta pribaturako badira soilik; ondorioz, guztiz debekatua dago merkaturatzea, banatzea eta aldatzea.

1990 GASTROTEKAk bere webgunean, aurrez abisurik gabe, egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko eskubidea du; hala, eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu eta handitu, edo agertzen diren forma alda dezake nahi duenean.

1990 GASTROTEKA ez da inoiz ere gure guneko edukiak erabiliz gauzatutako erabilera okerraren erantzule izango; hala, erabilera oker horren erantzule bakarra edukiak eskuratu eta erabiltzen dituena izango da.

Halaber, gure web orriko esteka eta bilatzaileetatik abiatuta aurki daitezkeen hirugarren pertsona edo erakundeen web orriei dagokienez, gure enpresa ez da orri horiek daukaten informazioren erantzule.