EUS     ES

Gure cocktailak


Maitasunez zaintzen ditugu eta mimoz zerbitzatzen ditugun cocktail sorta zabala daukagu

Gin Tonic

1990 Gastrotekek bereizgarriren bat badute, horiek Gintonic-ak dira.  Lehen gastroteka zabaldu genuenetik 50 ginebra desberdinez atondu ditugu gure apalategiak. Bartzelonatik ekartzen zizkiguten ginebra horiek guztiak, hilero-hilero; eta guk, aldiro-aldiro, mimo eta zaintza askorekin prestatzen ditugu, pauso guztietan arreta handia jarrita.

Sortze prozesua

Kopa handi bat hartu
Scotsman izotzak bota
Izotz horiek guztiak batean izoztu makinarekin
Hainbat fruituren siropeak bota
Ginebra jiggerrarekin neurrian bota
Tonika hotza gaineratu
Fruitu deshidratatuak gehitu

 “Aitzakiak ez dira aitzakia
topa egiteko badira”

Mojitoa

Gure zerbitzariek artisau-eran egindakoak dira, pausoz pauso, arreta handiarekin. Egun beroak freskatzeko aproposa, udako arratsalde-gaua gozatzeko egokia!

Sortze prozesua

Pitxer itxurako basoa hartu
Scotsman izotzak bota, aurretik pile izotz makinatik pasata
Arabisagarraren siropea gaineratu
Azukre beltza gehitu
Lima freskoak erantsi eta ondo birrinduta, zukua ateratzeko
Ron zuria bota, bezeroaren gustukoena
Gaseosarekin edo sodarekin osatu

“Eztarria gozotzean
gozatzen duzu”

Bermut prestatua

Aperitiboetako pizgarrietako bat. Gosegarri garaian txipiekin edo kroketekin batera hartzeko modukoa. Bermut barietate zabala daukagu, bezeroari nahiak betetzeko eta eztarriak goxatzeko !

Sortze prozesua

Neurri erdiko kopa fina hartu
Scotsman izotzak bota
Laranja sanginaren siropea gaineratu
Aromak indartzen dituen bitterman’s bereziak gehitu
Bezeroak hautatutako bermuta bota, hotza