2000. urtea zen. Beasaindarra da Aitziber eta Alegiakoa Ibon. Ordizian ezagutu zuten elkar, nola ez, taberna batean, lankideak baitziren. Ikasketak eta zerbitzari lanak uztartzen zituzten biek. Handik urte betera, tolosaldeako eta goierrialdeko hainbat eta hainbat tabernatan lanean aritu eta gero, Ibonen sorterrian taberna bat ireki zuten.